XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Herri kirolakHamaika idipare Azkoitiko harriaundia garraiatzen.
DONOSTIA (EGIN).
- Proba eguna aldatu egin dira Azkoitikoan, zeren eta egun horietan beroietan Bakion ere idi probak baitira.
Honela, bietara joan daitezke idi apustu zaleak.
Ikastolak eratzen du Azkoitiko idi proba.
Irabazleak 60.000 pezeta jasoko ditu: bigarrenak, 45.000; hirugarrenak, 35.000; laugarrenak, 25.000: bosgarrenak, 15.000 eta seigarrenak, 10.000.
Beste guztientzat 8.000 pezeta.
Horiez aparte, biajeko gastuetarako, 2.000 pezeta gipuzkoarrentzat eta 3.000 bizkaitarrentzat.
Larunbatean, hilak 24, arratsaldeko 5etan eta gaueko 10etan, hauek hartuko dute parte: Erandioko Eleuterio Sarria-k; Erandioko Benino Eguzkizak; Bergarako Ariantzak; Erandioko Juan Trabuduak eta Erandioko Elorduy anaiak.
Igandean, hilak 25, arratsaldeko 5etan eta, gaueko 10etan: Altzako Potzuetak; Erandioko Joxe Bilbaok; Markina Etxeberriko Agustin Alberdik; Erandioko Demetrio Olabarrietak eta Erandioko Arrietak.
Aizarnazabalen zaldi proba.Gaur, igandea, Aizarnazabalgo Zaldi-proba probalekuan, Aizarnazabalgo Manuel Salaberria
Bostehun kiloko harria garraiatuko dute.
Abere bakoitzak 400 kilo baino gehiago ez ditu pisatu behar; hala balitz, sobrekarga erantsiko litzaioke harriari, kilo bakoitzeko kiloa.
Ola-alderen behorraren laguntzailea Aiako Arruti edota jabeak berak aukeratuko duen bat izango da; Etxezarretak, Zarauzko Ostolaza edo Azpeitiko Barrenetxea, bietatik bat aukeratu beharko du.
Irabazleak, 50.000 pezeta jasoko ditu.
Aian, Lasarteri gorazarrea.Gaur, igandea, omenaldi bikaina egingo zaio Manuel Lasarte bertsolari leitzarrari Aian.
Ez da dudarik ondo merezia duenik.
Bertsolari sail ederrak hartuko du parte gorazarrean.
Herri kirolaz ari garenez, esan dezagun, hortik ere saio ederrik egingo dela.
Eguerdian, aizkolariok arituko dira: Arregi, Ugarteburu, Kortaberri, Txurruka, Yurrebaso, Gartziarena, Zabaleta, Astibia, Arria IIa, Mendizabal eta Mindegia.
Garai bateko aizkolariak eta gaurkoak.
Garai bateko onenak eta gaurko onenak.
Nork ez ditu gogoan Gartziarenak eta
Mila bederatzirehun eta berrogeita hamargarren urteantsu zen hori.
Berdin Yurrebaso, Kortaberri eta abar.
Harrijasotzaileak ere izango dira: Perurena, Iraola eta Ostolaza.
Oraingo onenak.
Lehengo zaharretatik ezin daiteke ekarri, izan ere nola hasiko dira bada harri jasotzen Soarte, Urtain, Agerre edota Manterola?.
Edadeko jendearentzat ez da berdina egurra txikitzea eta harria jasotzea.
Hau ere esan dezagun.
Badirudi Perurenak aizkoran ere egingo duela.
Horrek edozer gauza.
Kontuan izan, gaztetxotan aizkolari izan zela.
Rufino ELIZALDE.